logo

Centro Médico Amara

Jose Luis Monfort Lardies eta Marian Zalakain Mendizabal doktoreen zuzendaritzapean, hainbat espezialistek egiten dute lan, tratu pertsonalizatua, profesionala eta zuhurra eskainiz, betiere; hala, erreferentziazko mediku zentroa bihurtu da, mediku-zerbitzuak ematen dituen eremu ezberdinetan.
Ordutegia:
Astelehena - Ostirala 08:30 - 13:00 15:00 - 19:00
Argazkiak
Hasiera
 

Gorputzeko medikuntza estetikoa

Want create site? With Free visual composer you can do it easy.

Zelulitisa

Zelulitisa alterazio kroniko bat da, eta azaleko (dermis) geruza sakonak eta azaleko koipea hartzen ditu, gorputzaren erditik behera, bereziki. Ez dago kausa zehatzik, eta, jatorrian, hainbat faktorek eragiten dute: hormonak, genetika, arraza, elikagaiak, ingurumena, eta abar.

Zeintzuk dira zelulitisaren aurkako tratamenduak?
Zelulitisa hobetzeko emaitza onenak teknika mota ezberdinak konbinatuz lortzen ditugu:

Gainera, egoera larritzen duten faktore dietetikoak kontrolatzen ditugu, ohitura osasuntsuak sustatzen ditugu, eta kremen edo gelen bidezko tratamendu topikoak erabiltzea gomendatzen dugu.

Biguntasuna

Biguntasuna deritzo azaleko tonua edo biguntasuna galtzeari. Dermisak, epidermisak eta hipodermisak osatutako organoa da azala, eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten zelulez eta zuntzez osatuta dago. Adinarekin, azalak hasierako osagaiak galtzen ditu, eta kolagenoa eta elastina galtzen dira; ondorioz, azalak itxura sendoa eta leuna galtzen ditu, eta erortzen hasten da.

Malgutasunaren tratamendua.
Behin agertu denean, tratatzea ez da erraza. Zonako mikrozirkulazioa hobetzen eta kolagenoaren sintesia estimulatzen saiatu behar dugu. Zentroan, gorputzeko malgutasunari aurre egiteko tratamenduak ditugu; ez dago tratamendu hoberik, ezta bakarrik ere, sekretua tratamendu ezberdinak konbinatzea da, kasu bakoitza aintzat hartuta, horrela lortuko baitugu emaitza onena. Helburu horretarako, teknika hauek ditugu:

Gainera, garrantzitsua da egoera larritzen duten faktore dietetikoak kontrolatzea, ohitura osasuntsuak sustatzea eta krema edo gel bidezko tratamendu topikoen erabilera gomendatzea, eta baita aho bidezko farmakoterapia ere.

Ildoak

Azalak tenkada zakarrak jasan dituenean agertzen diren orbain lauak dira ildoak, edo hormona edo farmako batzuen efektuz fintzen diren orbainak, horiek ahularaziz.
Ildoak ebaluatzea beharrezkoa da, beren kolorea, kokapena eta luzapena aztertzeko.

Ildasken tratamenduak:
Ildasken tratamendu onena prebentzioa da. Ildo osatua orbain bat da, eta, beraz, inoiz ez da guztiz desagertuko, ez behintzat ukimenera. Tratamenduen helburua da ildoen itxura hobetzea eta ahalik eta ikusezinenak bihurtzea.

Zentroan, bi tratamendu aplikatzen ditugu, bereziki:

Lipolisi laserra

FDA-k onartutako teknika berria da, ehun koipetsua laser bidez murrizteko, liposukzio tradizionalak duen arriskurik gabe. Koipea murrizteko metodo iraultzaileena eta kalte gutxien eragiten dituena da. Potentzia handiko 980nm diodoa duen laserra erabiltzean datza, zona txikietako bolumena murrizteko; hala, ebakia oso txikia da, odol gutxi galtzen da, hematoma gutxiago agertzen dira eta ez du josturarik.

Egokia da:aurpegian: lepaperako, gorputzean: izterren barrualdea, izterren kanpoaldea, belaunak, besoak, saihetsak, sabela, bizkarra.

Helburua: bolumena murriztea eta ehuna atzeratzea, baita gorputzean eta/edo aurpegian harmonia gehiago lortzea ere.

Operazioaren ostean neurri hauek hartu behar dira: konpresioa egitea atseden-galtzerdiak edo gerriko elastikoa edo lepapeko mentonera erabilita, 5 egunetan; 24 orduz lehenengo 3 egunetan, eta gauez, gainontzekoetan. Tratatu den zona astero kontrolatzea, erabat sendatu arte, ultrasoinuekin, bereziki.

Informazio gehiago

Eskuak

Eskuak eta gorputzeko gainontzeko atalak aldi berean zahartzen dira; hori horrela, gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu eskuak zaintzeari.

Ohikoa da zahartzaroko zeinu hauek ikustea: Ehunaren elastikotasun falta, pigmentatutako orbanak, ehun koipetsua galtzea

Zentroan, eskuak gaztetzeko teknika arrakastatsu hauek erabiltzen ditugu:

Lepoa eta bularraldea

Lepoak eta bularraldeak aurpegiko zainketa berak behar dituzte, zimurtu egiten direlako eta irmotasuna galtzen dutelako.

Lepoan 3 zimur mota ikus ditzakegu: Horizontalak edo Venus lepokoa (genetikoki zehaztuta), zimurrak lepoaren oinarrian (gehiegizko eguzkiak eraginda), lerro oso finak (hormona aldaketekin eta pisu galerekin zerikusia dute)

Bularraldean nabarmenak dira: Zimur bertikalak, zonan eragiten duen presioagatik, lo giterakoan, pigmentatutako orbanak edo lesio baskularrak.

Lepoko eta bularraldeko zahartze-arazoak aurpegiarenak berak dira, zonako ezaugarriei egokituta.

Gure zentroan, teknika hauek erabiltzen ditugu:

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies