logo

Centro Médico Amara

Jose Luis Monfort Lardies eta Marian Zalakain Mendizabal doktoreen zuzendaritzapean, hainbat espezialistek egiten dute lan, tratu pertsonalizatua, profesionala eta zuhurra eskainiz, betiere; hala, erreferentziazko mediku zentroa bihurtu da, mediku-zerbitzuak ematen dituen eremu ezberdinetan.
Ordutegia:
Monday - Friday 08:30 - 13:00 15:00 - 19:00
Argazkiak
Hasiera
 

Aurpegiko medikuntza estetikoa

Toxina botulinikoa

botulinicaGure zentroak 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, osasun sailaren baimena du eta etengabe hobetzen ari da, etengabeko prestakuntza ikastaroekin, toxina botulinikoa behar bezala aplikatzeko.

Mediku batek bakarrik eraman dezake aurrera toxina botuliniko bidezko tratamendua. Oso garrantzitsua da tratamendua espezialista batek baloratzea eta aurrera eramatea, emaitza onak lortu nahi badira

Aurpegiko zimurrak toxina botuliniko bidez zuzentzea, aurpegiko goiko herenean, bereziki, tratamendu erosoa da; saio bakoitza 20-30 minutukoa da, eta anbulatorio moduan egiten da, ez du anestesiarik behar, ezta aurre prestaketarik ere.


Informazio gehiago

Oinarrizko tratamenduak

tratamientosbasicos

 

 

  • Peeling kimikoak
  • Hidratazioa – Aurpegiko azala indarberritzea
  • Bitaminak eta oligoelementuak

Biomodulazioa

Hazkunde epidermikoa tratamendu naturala da, azalaren lodiera areagotu dezake, eta elastikotasuna eta sendotasuna itzul diezazkioke; gainera, zelula-oxidazioaren efektuak gutxitu eta zimurrak hobe ditzake.

Gaixoari odola ateratzen zaio, eta hazkuntza-faktoreko plaketa ugari dituen plasma lortzen da, injektatzen den zonako fibroblastoak estimulatzeko.

biomodulacionbiomodulacion2

Informazio gehiago

Kuperosia

cuperosisAurpegiko gorritasuna eragiten duten lesio baskular ohikoenetako bat da kuperosia, eta arazo estetikoak dakartza.

Kuperosia odol-zirkulazio periferikoaren aldaketa batengatik ematen da; izan ere, azaleko kapilarrak dilatatzen ditu, eta azalean ikus daitezke (telangiektasia).

Zentroan, patologia hori zuzentzeko eta hobetzeko baliabide hauek ditugu:

 

Informazio gehiago

Hiperpigmentazioak·Orinak

hiperpigmentacionPigmentazio melanikoa azalak duen sistema foto-babesle garrantzitsuena da, eguzki-erasoetatik babesteko.Gehiegizko melaninak eragiten ditu azaleko pigmentu-lesio gehienak.

Gure zentroan teknika nahikoak ditugu pigmentu-aldaketak desagertzeko edo hobetzeko, teknika hauek erabilita:

Foto-gaztetzea

rejuvenecimiento

Aurpegiko tratamendu horretan argi biziko pultsuak aplikatzen dira, buru ezberdinak erabilita; hala, aurpegiko azalean sartzen dira eta kolageno berriaren sorrera estimulatzen dute.Azaleko kalitatea hobetzen du, eta itxura leunagoa eta argitasun handiagoa ematen dizkio denbora luzez.

Aurpegia, lepoa, bularraldea eta eskuak dira gehien tratatzen diren zonak.

Egokia da eritasun hauek tratatzeko: eritemak edo gorritasunak, eguzki-kalteak, pigmentazio-aldaketak, azal itzalia eta zakarra, zimur finak, akne-markak eta poroa hobetzea.

Gure zentroan teknika hauek erabiltzen ditugu:

Informazio gehiago

Betetzeak

relleno

Betetzeko substantzia ezberdinak aplika daitezke.

Berriz xurga daitezken inplanteak dira gomendagarrienak, izan ere, biobateragarriak dira, eta organismoak berezkotzat hartzen ditu; hala, berriz xurgatzen eta poliki-poliki metabolizatzen ditu. Kokapenaren arabera, tratamendua burutzeko produktu mota jakin bat erabiliko da.

Berriz xurga daitezkeen produktu biobateragarri hauek erabiltzen ditugu, aspaldidanik:

  • Azido hialuronikoak (dentsitate edo erretikulazio ezberdinekin)
  • Kaltzio- hidroxiapatita (efektu tenkatzailea du edo bolumena areagotzen du)
  • Azido polilaktikoa (efektu tenkatzailea du edo bolumena areagotzen du)

Informazio gehiago

Bioplastia

bioplastia

Bioplastia deritzo giza gorputzarekin bat datozen inplanteak edo biomaterialak erabiltzeari, aurpegiko zona batzuetako bolumena areagotzeko.

Ez dira substantzia toxikoak, eta ez dute alergiarik eragiten, ezta errefusik ere. Bioplastia ez da betetzea bakarrik, aurpegi osoa lantzeko aukera ematen digu, dentsitate eta sakontasun ezberdinetako inplanteekin, itxura eta angeluak sortuz.


Informazio gehiago

Biguntasuna

flacidez

Biguntasuna zahartzaroaren zeinu argienetako bat da, eta barruko faktoreak (genetikoak eta hormonalak) eta kanpoko faktoreak (eguzkia hartzea, tabakoa, elikadura eta estresa) baloratu behar dira.

Gure zentroan, biguntasuna hobetzeko teknologia hauek erabiltzen ditugu:


Informazio gehiago

Laser erdi-ablatiboa

semiablativo

PIXEL tratamendua zatikako gaztetze erdi-ablatiboa da, Erbio YAG 2940nm laser motako buruarekin.

Laser-pultsuek zona ablatibo txiki-txikiak sortzen dituzte (lesionatuak), eta epidermisa eta azaleko dermisa ezabatzen dituzte. Tratamenduak sendatzeko prozesu naturala eragiten du, eta azaleko ehun berriaren eta osasuntsuaren haziera estimulatzen du.

Egokia da zimur orokorretarako eta lokalizatuetarako: aho eta begi inguruko zimurrak, orbainak, akne-markak eta ildoak.


Informazio gehiago

Laserra lipolisia

lipolisis

FDA-k onartutako teknika berria da; ehun koipetsua laser bidez murriztean datza, liposukzio tradizionalak duen arriskurik gabe.

Potentzia handiko 980nm diodoa duen laserra erabiltzean datza, zona txikietako bolumena murrizteko; hala, ebakia oso txikia da, odol gutxi galtzen da, hematoma gutxiago agertzen dira eta ez du josturarik.

Lepaperako da egokia; bolumena murrizten da, ehuna atzeratzen da eta masailezurreko angelua berreskuratzen da.


Informazio gehiago

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad