logo

Centro Médico Amara

Jose Luis Monfort Lardies eta Marian Zalakain Mendizabal doktoreen zuzendaritzapean, hainbat espezialistek egiten dute lan, tratu pertsonalizatua, profesionala eta zuhurra eskainiz, betiere; hala, erreferentziazko mediku zentroa bihurtu da, mediku-zerbitzuak ematen dituen eremu ezberdinetan.
Ordutegia:
Astelehena - Ostirala 08:30 - 13:00 15:00 - 19:00
Argazkiak
Hasiera
 

Medikuntza laserreko unitatea

Want create site? With Free visual composer you can do it easy.

Tratamenduak

Mediku depilazioa

  • ALEJANDRITA CANDELA GENTLE PLUS LASERRA
  • SAKATUTAKO ARGIA, 650nm-ko BURUA

Lesio baskularrak (aurpegiko telangiektasiak, armiarma baskularrak)

  • DIODO LASERRA

Zaharberritzea, akne-markak, ildoak.

  • LASER ERDI ABLATIBOA (PIXEL)

Ehun koipetsua murriztea

  • LIPOLISI LASERRA

Tatuajeak, orbanak (pekak)

  • Q-SWITCH LASERRA

Zaharberritzea, hiperpigmentazioak, kuperosia

  • SAKATUTAKO ARGIAREN PLATAFORMA

Informazio gehiago

Alejandrita Candela Gentle Plus laserra

Gentle Plus de Candela amerikar sistemak IV motako laser gisa sailkatutako alejandrita laserra da. Kalteak eragiten ez dituen IIb motako aparatu aktiboa da, eta 1. motako aparatu medikua.

755 nm-ko alejandrita laserra, uhin luzera horren ondorioz, objektiboak energia gehiena xurgatzen du (lesioa edo ilea), eta inguruko egitura titularrek gutxieneko energia xurgatzen dute. Gainera, inguruko ehunetara egiten den bero igorpena txikiagotzeko, pultsuaren iraupena kontrolatzen da, objektiboaren erlaxazio termikoaren iraupen bera edo txikiagoa izan dezan.

laseralejandrita

Gentle Laser sistemak ehunen azalera hozteko gailua du, hozte dinamikorako gailu deritzona, eta laser- inpaktuak eragindako mina arintzen du.

Depilaziorako erabiltzea gomendatzen da, baina lesio baskular dermatologikoetarako ere erabiltzen da.

Diodo laserra

Zentroan 980 nm-ko diodo laserra dugu; laser mota horrek lesio baskularren tratamendurako garai berri bati ematen dio hasiera. Tratamendurako gaitasun handia dute, azaleko nahiz barruko hodietarako.

Gaur egungo teknika eraginkortzat eta iraunkortzat jotzen da, lesio baskularren tratamendurako.

laserdiodo
Diodo laserrak odol-hodian eragiten du, bero-efektu bidez; hala, hodiaren horma estutzen du, eta, aldi berean, barrualdea koagulatzen du.

Laser horiek abantaila bat dute, izan ere, hodiak ez du eztanda egiten, eta hortaz, ez dago purpurarik.

Ez da anestesiarik behar.

Laser erdi-ablatiboa-Pixel

PIXEL tratamendua zatikako gaztetze erdi-ablatiboa da, Erbio YAG 2940nm laser motako buruarekin.

Laser-pultsuek zona ablatibo txiki-txikiak sortzen dituzte (lesionatuak), eta epidermisa eta azaleko dermisa ezabatzen dituzte. Tratamenduak sendatzeko prozesu naturala eragiten du, eta azaleko ehun berriaren eta osasuntsuaren haziera estimulatzen du.

lasersemiablativo
Egokia da zimur orokorretarako eta lokalizatuetarako: aho eta begi inguruko zimurrak, orbainak, akne-markak eta ildoak. Lesioak nabarmen hobetzen dira, zeharka; edo, ordainetan, tratamendu horrek azalaren egitura eta irmotasuna hobetzen ditu.

Denboran eraginkorra eta iraunkorra den tratamendutzat jotzen da.

Lipolisi laserra

FDA-k onartutako teknika berria da; ehun koipetsua laser bidez murriztean datza, liposukzio tradizionalak duen arriskurik gabe. Koipea murrizteko metodo iraultzaileena eta kalte gutxien eragiten dituena da.

Potentzia handiko 980nm diodoa duen laserra erabiltzean datza, zona txikietako bolumena murrizteko; hala, ebakia oso txikia da, odol gutxi galtzen da, hematoma gutxiago agertzen dira eta ez du josturarik.

laserlipolisis
Helburua: bolumena murriztea eta ehuna atzeratzea, baita gorputzean eta/edo aurpegian harmonia gehiago lortzea ere.

  • Aurpegian: lepaperako
  • Gorputzean: izterren barrualdea, izterren kanpoaldea, belaunak, besoak, saihetsak, sabela, bizkarra.

Q-SWITCH unitatea

Q-Switch laserra, uhin-luzera bikoitzeko sistemarekin: 1064 mm eta 532 mm. Kasu bakoitzerako luzerarik eraginkorrena aukeratu daiteke, tatuajearen kolorearen edo tratatuko den lesio pigmentatu motaren arabera.

Laser malgua denez, uhin-luzera erraz alda daiteke, eta spot-aren tamaina aukeratu, tratamendu bakoitza pertsonalizatzeko.

laserqswitch

Sakatutako argiaren

Zentroan, LOVELY plataforma dugu, sakatutako argiaren plataformaren eta laserraren arteko konbinazioa, osatua eta aldakorra, buru ezberdinekin; konbinazio terapeutiko ugari eskaintzen ditu, era askotako aplikazio medikuei erantzuna emateko.

plataformaluzpulsada1

Buruek tratamendu-mota ezberdinak ahalbidetzen dituzte:

  • Terapia bakarra: (buru bakarra erabiltzea)
  • Konbinatutako terapia:(saio berean 2 buru edo gehiago aldatzea).

 

plataformaluzpulsada2

Urte osoan egiten dira pixel motako sakatutako argi edo laser bidezko tratamenduak, udan edo azal beltzaranetan izan ezik.

Informazio gehiago

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies